XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sheila eta Charles kafetegi txikira joan ziren.
Neska gazte bat zegoen mostradore atzean; berarengana joan zen Sheila.
- Gaur goizean, egon da hemen mutil gazte bat? - galdetu zion Sheilak.
- Soldadu bat? - galdetu zion neska gazteak.
- Ez, soldadu bat ez, ikasle bat - erantzun zion Sheilak.
- Soldadu asko ikusten dugu hemen - esan zion tabernariak - , baina ikaslerik ez.
Charlesek bi kafe eskatu zituen eta Sheilarekin eseri zen mahai batean leiho ondoan.
- Paul ahaztu egin da gure bisitaz - esan zion Charlesek lagunari - .
Kafe bat hartu eta gero Goikoetxera joango gara.